XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GARRAIO ETA ERREPIDE DEPARTAMENTUA

GI-627 Gasteiz-Eibar (Maltzaga) errepideko 36 eta 43 k.p.en artean eta GI-631 Zumarraga-Zumaia errepidean bihurgunetako panelak jartzeko proiektuko (3-SV-10/96) obrak kontratatzeko deialdia.

1996ko otsailaren 23ko 13-C/96 Foru Aginduaren bidez onartu ondoren, jarraian zehazten den enkante irekirako deia egiten da:

Xedea:

Izenburuan aipatu den proiektuko lanak.

Aurrekontua:

Hamaika milioi laurogeita hamaika mila ehun eta hogeita hamabost mila (11.091.135) pezeta.

Lanak egiteko epea:

Hiru (3) hilabete.

Prezioen berrikuspena:

Kontratu horretako prezioak ez dira berriz aztertuko.

Behin-behineko fidantza:

Ez da beharrezkoa.

Behin-betiko fidantza:

Laurehun eta berrogeita hiru mila seiehun eta berrogeita bost (443.645) pezeta.

Kontratazio era:

Lehiaketa irekia.

Proposamenak:

Proposamenak bi gutunazal itxitan aurkeztuko dira eta barruan Baldintza Administratiboen Orrian zehazten diren dokumentuak sartuko dira.

Proposamenak aurkezteko epea:

Iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik hasita hogeitasei (26) egun natural.

Proposamenak aurkezteko azken eguna larunbata bada, epea hurrengo lanegunera arte luzatuko da.

Plikak posta bidez ere bidal daitezke, EKAOko 100. artikuluak xedatutakoa betez.

Proposamenak irekitzea eta aztertzea:

Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo laneguneko ordu batean (13:00) irekiko dira, edo hurrengo astelehenean, hura larunbata bada, lizitatzaileren batek plika posta bidez bidali duenean izan ezik, kasu horretan EKAOko 100. artikuluak aipatzen duen epea bukatu eta hurrengo lanegunean irekiko baitira eskaintzak.

Kontratatuko diren obren proiektua eta Baldintza Administratiboen Orria Errepideetako Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundian dituen bulegoetan egongo dira ikusgai gaurtik hasita lehiaketa epea bukatu arte.

Donostia, 1996ko otsailak 29.-M.ª Isabel Inza, Idazkari Teknikoak.

(2953)(2329)

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala